Athleticeko atezainak, munduko txapelduna bera, Yashin Garaikurrerako izendatu dute, 2024an bezala; Arsenaleko eta Aston Villako entrenatzaileek, 2025-2026 denboraldian, Ingalaterrako Liga eta Europa Liga irabazi zituzten, hurrenez hurren.
Unai Simon Athleticeko atezaina, Mikel Arteta Arsenaleko entrenatzailea eta Unai Emery Aston Villako entrenatzailea 2026ko Urrezko Baloiaren sarietarako izendatu dituzte, asteartean gala antolatzen duen 'France Football' aldizkariak eta UEFAk iragarri dutenez. Hain zuzen ere, Simonek Yashin Garaikurra irabaz lezake, alegia, mundu mailan urteko atezainik onenari ematen dioten saria, eta Artetak eta Emeryk entrenatzailerik onenaren golardoa jasotzeko aukera dute.
Testuinguru honetan, Unai Simon (2024an, Yashin Garaukurrean, bigarren postua eskuratu zuen) beste hautagai hauekin batera izendatu dute: David Raya (Arsenal), Joan Garcia (Bartzelona), Emiliano Martinez (Aston Villa eta Chelsea), Thibaut Courtois (Real Madril), Vozinha (Chaves eta Colo-Colo), Matvey Safonov (Paris Saint-Germain), Yassine Bounou (Al-Hilal), Edouard Mendy (Al-Ahli) eta Gregor Kobel (Borussia Dortmund) atezainekin.
Mikel Artetari eta Unai Emeryri dagokienez, bi entrenatzaile gipuzkoarrek beste gizon hauekin izango dute saria jokoan: : Luis de la Fuente (Espainia) Luis Enrique Martinez (Paris Saint-Germain) eta Vincent Kompany (Bayern Munich) entrenatzaileekin.
Urriaren 26an emango dituzte Urrezko Baloiaren sariak, Londresen.
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Iñaki Goikoetxearen taldeak, horrenbestez, lau puntu daramatza, Moeve F Ligan bi partida jokatuta. Igandean, Alfredo Di Stefano futbol zelaian, Eibarrek ahalegin handia egin du, eta, sari bezala, berdinketa eskuratu dute armaginek.
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Jon Moncayolak onartu du Osasunak akats asko egin dituela eta bost gol sartuta oso zaila dela Lehen Mailan puntuak batzea.
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek ondo merezita irabazi du Osasunaren aurkako derbia Mendizorrotzan, eta bigarren kokatu da ligako sailkapenean. Lucas Boye izan da protagonista nagusia, hiru gol sartuta. Talde gorritxoaren bi golak, berriz, Ante Budimirrek egin ditu.
Armaginek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Hypermotion Ligan lau jardunaldi jokatu eta gero, sailkapeneko goiko aldean kokatzeko. Ivan Gil, Adu Ares eta Jon Guruzeta izan dira golegileak.
(0)Comments